Hoztea. Odola atera orduko, butanodiol plakak dituzten erretiluetan jartzen dira poltsak, odola bizkor hozteko. Hala, 37ºCtik (gorputzeko tenperatura) 20ºCra hozten da odola. Tenperatura hori egokia da odola iragazteko (globulu zuriak ahal den neurrian kentzeko) eta zentrifugatzeko (odoleko osagaiak bereizteko). Odola 24 orduz egon daiteke aipaturiko erretiluetan.
Poltsak eta osagaiak bereiztea. Odola gutxitan erabiltzen da dagoen bezala. Gehienetan odoleko osagaiak bereizten dira, eta hala gordetzen dira (plasma, globulu gorrien kontzentratua eta plaketa kontzentratua).
Tutuak. Tutuetan lagin gehigarri bat jasotzen da, eta laborategira eramaten dira, protokoloari jarraiki analisiak egiteko. Hain zuzen ere, odol taldea eta Rh-a zehazten dira, eta hemograma bat eta serologia proba egiten dira, odol-ematea segurua dela egiaztatzeko.
Produktuak balioztatzea. Jarraian, odoleko osagaiak eta laborategiko analisiak erkatzen dira, eta gorabeherarik ezean, odol-ematea ontzat ematen da. Horixe bera da balioztatze prozesua. Etiketa bakoitzean produktu mota eta emailearen odol taldea adierazten dira.
Plasma 3 urtez gordetzen
da, zero azpiko 30ºC-tan
edo tenperatura hotzagoan.
Globulu gorriak
42 egunez gordetzen
dira, 4ºC-tan.
Plaketak 5 egunez
gordetzen dira, 20ºC-tan,
etengabe irabiatuz.