ODOL-BANKURA JOAN
Lehenengo bisitan sendagile batek odol-emailearen eta bere historia medikoaren inguruko datuak jasotzen ditu. Odol-emaile izateko egokia bada, baimen Informatuaren orria ematen zaio.
HEMOGLOBINA PROBA
egiten zaio emaileari, hatz batean ziztadatxo bat eginda eta, dena ondo badago, emaile-zenbaki bat ematen zaio.
ODOLA ATERATZEKO GELAN
tentsioa begiratu eta odola ateratzen zaio emaileari. Poltsa batean sartzen da odola, substantzia kontserbatzaile eta antikoagulatzaile batekin. Suspertze-gelara joaten da emailea eta han jateko eta edateko zerbait ematen diote.