Odol-ematea Nafarroan

1925

Lehenengo transfusioa

Nafarroan burutzen lehenengo odol transfusioa Iruñeko San Miguel klinikan egiten du Juaristi Doktoreak eta odol-jario zegoen zezen adarrez zauritutako eri bati egin zitzaio

1936

Gerra Zibila

Nafarroako Diputazioak Transfusio Zerbitzu Ofiziala sortzen du, Ospitale Zibilaren Farmazia Zerbitzuari lotua, gerran zauritutakoak tratatzeko. Zorrilla Doktorea da zerbitzuaren buru. 211 transfusio egiten dira.

1947

Lehenengo zerbitzua Nafarroan

'Nafarroako Odol Transfusioetarako Zerbitzu Iraunkorra' sortzen da, Lucea doktorearen zuzendaritzapean. Pilar Seriola eta Julia Bayona erizainekin batera, zerbitzuaren lehenengo transfusioa burutzen dute Tafallan.

1957

Elkartearen jaiotza

Abenduaren 30ean onartzen da Elkartearen sorrera eta horren araudia. Helburuak: bere kideen arteko elkar laguntzea, babesa eta benetako adiskidetasuna sustatzea eta mantentzea, eta, jakina, besteak laguntzea odol-ematearen bidez.

1958

`Borondatezko Emaileak’

Batzorde Kudeatzaile batek hartzen du ardura eta 'Borondatezko Odol-emaileen Elkartea’. Kideak lortzeko lehenengo ekimenak egiten hasten dira eta Erregistroan 170ek ematen dute izena.

1960

Sendotzea

Hirurogeiko hau aktibitate handiko hamarkada izanen da elkartean, barne sendotzea eta atzerriko elkarteekin harremanak sustatzea helburu duten ekimenez beteriko agendarekin.  Sariak jasotzen hasten da, baita atzerritik ere.

1966

Lanz Etxea

Nafarroako Gobernua meatzarien etxe zahar hau ematen die; elkarteko presidentea Ángel Goñik esan bezala, odol-emaileen familien arteko bizikidetza sustatzeko zabalduko dira etxe honen ateak. 

1967

X Urtemuga

Bere hitzaldian, presidenteak lehenengo urteetako lema ekartzen du gogora: ‘Odol-emaile batek, adibidea izanez eta komunikazioari esker, berri bat egin dezala'. Elkarretaratzea Gaztelu Plazan, Meza, Batzarra, Bazkaria eta pilota partiduak.

1970

Pozak eta tristurak

Ministroen Kontseiluak Elkartea 'erabilera publikokoa' izendatzen du. Eta Lucea Doktorea hiltzen da.  Hematologia Zerbitzuko zuzendariaren hileta elizkizuna oso jendetsua izan zen.

1973

11.800 emaile

Urte hartan emaile kopurua nabarmenki handitu zen, aipatutako kopuru honetara helduz. Batera, une honetan, behin betiko uzten zaio transfusioengatik kobratzeari.

1977

Emailearen Eguna

Xabierren ospatu zen ekainaren 19an. Milaka emailek parte hartu zuten, Aparteko Bilkura burutu zen bertan. Begi eta giltzurrun bankuaren atal gehigarria osatzea onartu zen, aho batez.

1979

Carné de Donante Honorario

Se aprueba su creación para concedérselo a aquellos donantes que por razón de edad, enfermedad, traslado obligatorio u otros motivos dejan de ser donantes activos.

1980

25 años salvando vidas

 Durante la fiesta, con comida de hermandad en el Pabellón de Armas de la Ciudadela, se homenajeó especialmente a los donantes ‘medallas de oro’ –20 litros–  a 100 asociados.

1981

Banco de Sangre de Navarra

Ésta es la nueva denominación oficial de la antigua ‘Sección de Hematología y Hemoterapia’. Se empiezan a obtener hemoderivados de donantes.

1985

Zatikapen arrakastatsua

Nafarroako emaileengandik etorritako plasmaren lehenengo zatikapen froga industriala egiten da, emaitza oneken. Gainera, Elkarteak Nafarroako Urrezko Domina jasotzen du.

1990

Ospitalaren ondoan

Emaileen Elkartea eta Odol Bankua Nafarroako Gobernuaren instalazio berrietara pasako dira, Irunlarrea Kalearen 3. zenbakian, Nafarroako Ospitalaren eremuaren baitan.

1997

Urrezko ezteia

Urrezko ezteiak ospatuko ditu odol-emateak Nafarroan. Alberto Munárriz presidentea zendu eta Javier Estabolitek ordezkatuko du.

1998

Berritzea

Elkartea berritzen da, Zuzendaritza Batzordetik hasita. Garaiko jendartera hobe egokitzeko logo berria eta Zuzendaritza Batzordean aurpegi berriak, baina helburu berarekin: borondatezko odol-ematea sustatzea.

2000

Odolean daramazu

Aurre-historiatik hasita egun arte odolaren eta odol-ematearen historia azaltzen duen erakusketaren eslogana, lema da. Espainiako Odol Transfusio Elkartearen saria jaso zuen.

2001

Aldaketak

Estatutu berriak onartzen dira, zuzendaritza batzarrentzako lau urteko agintaldiak -berriz hauta daitezkeenak- ezartzen dira eta aholkulari tekniko bat izendatzen da, Odol Bankuak proposaturikoa.

2006

Egoitza berria

Ematearen Osoko Sustapenerako egoitza berria inauguratzen da ofizialki, Nafarroako Ospitalearen eremuan.

2007

50 Urtemuga

80'

Amaieran-Jaio da ‘Donantes’

Elkarteak urtean behin editatzen duen aldizkaria, bere jardueren berri emateko: erreportajeak, bidai egutegia, emaitza ekonomikoak...