Pribatutasun-politika eta Cookiak

Pribatutasun-politika

 

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu. 

 

1. ZEIN GARA? 
ADONAk, Nafarroako Odol Emaileen Elkartea, ondorengo helbidea du: Irunlarrea, 3 – 31008 Iruña. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 948 46 02 86. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: info@adona.es 
www.adona.es domeinua ADONArena da. 

 

2. ZER DA ADONAREN WEB SITE DELAKOA? 
Orain www.adona.es tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta ADONAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen. 

 

3. WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK 
Web orri hau ADONArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak ADONArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo ADONAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta ADONAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.

 

4. IRAUPENA 
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, ADONAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.

 

5. BERMEAK BAZTERTZEA 
ADONAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, ADONAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, ADONAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

 

6. ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA 
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, ADONA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango ADONAk edo ADONAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean ADONAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

 

7. ESKUMENA 
ADONAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta ADONAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Iruñeako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

 

8. DATUAK BABESTEKO POLITIKA 
www.adona.es web orriaren helburu nagusia ADONAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da. 
Datu pertsonalak babesteari buruz, ADONAk legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan: 
· Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua 
· Datuak biltzearen helburua 
· Informazioaren hartzaileak 
· Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera. 
· Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak. 
· Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera. 
· Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea. 

 ADONAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna ADONA izango da. Helbidea honako tokia du: Irunlarrea, 3 – 31008 Iruña; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da: 
· Produktu eta zerbitzuen berri ematea. 
· Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea. 

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. ADONAk ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak. 

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du. 

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, ADONAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta ADONAk besterik ez dakite. 

Halaber, ADONAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du. 
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio ADONAri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da. 

ADONA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute. 

 

9. COOKIAK
Cookiak erabiltzeari dagokionez, ADONAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, ADONAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke. 

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu. 

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere. 

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo ADONAk erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu. 

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen,www.adona.es web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".

 

10. BALDINTZA HAUEK ONARTZEA 
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo ADONAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.