ADONA, Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen indarrean dauden 2001eko ekinaren 24ko Estatutuak, Elkarteen Lege berriari, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren arabera, egokituak
I KAPITULUA. IZENA, HELBURUAK, EKIMENAK, HELBIDEA ETA LURRALDE EREMUA
1. Artikulua.- Izena.
“ADONA” Nafarroako Odol Emaileen Elkartea irabazi asmorik gabeko entitatea da, amitu-eperik gabe eratua eta Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatua 73 zenbakiarekin; nazional mailako erregistroan, aldiz, 2.257rekin. Estatutuen eta elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren arabera zuzendua izanen da, bai eta gainerako lege xedapenek ezarritako eginkizunak betearaziz.
2. Artikulua.- Helburuak.
Honako hauek dira (ADONA) Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen helburuak:
• Nafarroan odol-emaile izateko prest dauden pertsona guztiak elkartu eta odola, odol-osagaiak edota hezur-muin emaile gisa dituzten behar guztiei erantzuna eman.
• Odola, odol-osagaiak edota hezur-muin emateak sustatzea.
• Odol-ematearen inguru ezarritako legezko baldintzak beteko direla bermatu.
3. Artikulua.- Ekimenak
Helburu hauek betetzeko, honako ekimena hauek burutuko dira:
• Jendarteko estamentu ezberdinen artean elkartasuna eta anaikidetasuna sustatu, bazterketarik gabe, eta osasun asistentzia jasoko duten pertsonen eta ospitaleen arteko adikuntza, interes eta benetako kooperazio harremanak bideratu.
• (ADONA) Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen jarduera ez da zertan soilik zuzendu behar bere elkartekideen onura bilatzeari; erabat zabalik egonen da onuradun izan daitekeen beste edozein pertsonari, elkartearen helburuen izaera eta baldintzekin bat egiten badu.
4. Artikulua.- Helbidea eta Lurralde Eremua.
Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen helbide soziala Iruñeko Irunlarrea kalea 3 da eta Nafarroa osoa da jarduketarako lurralde eremua.
II KAPITULUA ELKARTEAREN ORGANOAK
5. Artikulua.- Zuzendaritza eta ordezkaritza organoak
“ADONA” Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen Zuzendaritza eta ordezkaritza organoak honako hauek dira: Batzar Nagusia, Zuzendaritza Batzordea eta Toki Ordezkariak
III KAPITULUA BATZAR NAGUSIA
6. Artikulua.- Izatea.
Batzar Nagusia Odol Emaileen Elkartearen gobernu organo gorena da eta aktiboan diren elkartekide guztiek osatuko dute.
7. Artikulua.- Bilerak.
Batzar Nagusiaren bilerak ohikoak eta apartekoak izanen dira. Ohiko bilera, urtea behin ospatuko da, urte naturalaren lehenengo seihilabetealdian; ez-ohiko bilerak, apartekoak, legeak aurreikusitako suposamenduetan, Zuzendaritza Batzordeak deituak edota gutxienez kide aktiboen bostenak idatziz eskatuz gero deituko dira.
8. Artikulua.- Deialdiak.
Batzar Nagusien deialdiak, ohikoak nahiz apartekoak, idatziz edota prentsan eta difusio zuzeneko komunikabide propioetan argitaratutako iragarkien bidez eginen dira, bileraren tokia, eguna eta ordua, bai eta eguneko gai ordena adieraziz. Deialdiren eta Batzarraren lehenengo deialdiaren dataren artean hamabost egun baino gutxiago igaroko dira; batera, beharrezkoa balitz Batzarraren bigarren deialdi baterako data berri bat aipa daiteke. Larrizko arrazoiak direla-eta, aipatutako epeak murriztu daitezke.
9. Artikulua.- Eratzeko behar den quoruma eta akordioak hartzeko behar den quoruma
Batzar Nagusiak, ohikoak nahiz apartekoak, eratutzat emanen dira lehen deialdian bertan dauden eta ordezkaritza duten botoa emateko eskubidedun kideen gutxienez laurden batekin, eta bigarren deialdian eratu daiteke bertaratutakoen kopurua edozein izanda ere.
Akordioak bertan dauden eta ordezkaritza duten bazkideen botoen gehiengo sinplearen bidez hartuko dira. Estatutuak aldatzeko, elkartea desegiteko eta ondasunen xedapen eta besterenganaketarako, aldiz, bertan dauden eta ordezkaritza duten bazkideen botoen 2/3 beharko dira; berdinketa egonez gero, Lehendakariaren edota bere ordezkoaren kalitateko -botoak erabakiko du.
10. Artikulua.- Ohiko Batzar Nagusiaren eskumena
Honako hauek dira Ohiko Batzar Nagusiaren ahalmenak:
a) Aurreko urteari dagozkion Elkartearen eta Zuzendaritza Batzordearen jarduerei buruz Lehendakaritzak egindako informea eta datorren urteari begira proposatutako proiektuak onartu edota ukatu.
b) Egokia bada, amaitu den ekitaldiaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua eta datorren urterako plan ekonomikoa eta ekimen programa onartu.
c) Bazkideen proposamenen inguruko eztabaida eta erabakia. Proposamenak Lehendakaritzari aurkeztu behar zaizkio idatziz Batzar Nagusia burutu baino bost egun lehenago. Epez kanpo aurkeztutakoak, Batzordearen onarpenarekin soilik jorratu daitezke. Tramite hau guztia ez da beharrezkoa izanen galdera eta erreguetarako.
d) Zuzendaritza Batzordea osatzen duten bazkideen hautaketa.
e) Zuzendaritza Batzordearen errekurtsoak, erabakiak eta akordioak ezagutu eta horien inguru erabaki.
f) Elkarteen Federazio bat eratu edota besteren batean sartzea adostu.
g) Lur-ondasunen xedapena eta besterenganaketa.
h) Aparteko Batzar Nagusiaren eskumen esklusiboa ez den beste edozein.
11. Artikulua.- Aparteko Batzar Nagusiaren eskumena.
Aparteko Batzar Nagusiari dagokio Elkartea desegitea.
IV. KAPITULUA ZUZENDARITZA BATZORDEA
12. Artikulua.- Izatea eta osaketa.
Zuzendaritza Batzordea Elkartearen interesak kudeatzen eta defendatzen dituen organoa da, beti ere Batzar Nagusiaren agindu eta ildoekin bat eginez. Lehendakariak, 1go eta 2garren Lehendakariordeek, Idazkariak, Diruzainak eta Batzar Nagusiak izendatutako aktiboan dauden bazkideen artetik, adindunak, eskubide zibil guztien jabeak, eta indarrean den legedian ezarritako bateraezintasun-arrazoirik ez duten ordezkari bik osatuko dute Zuzendaritza Batzordea. Agintaldia lau urtekoa izanen da.
Karguak berrautatuak izan daitezke, hala ere, inork ezingo du bi agintaldi baino gehiago egon kargu berean.
Zuzendaritza Batzordean, batzordekide edo bokal gisa, Mendialdeko, Estellerriko, Tutera aldeko eta Erdialdeko Toki Ordezkariek hautatutako lau bazkidek hartuko dute parte.
Zuzendaritza Batzordeak, Lehendakariak hala proposatzen badu, Toki Ordezkariak izendatu edota ordeztu ditzake.
13. Artikulua.- Batzordekideak hautatzeko eta ordezteko prozedurak.
Honela hautatuko ditu Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordeko kideak:
1. Deialdia tokiko egunkarietan argitaratuko da hautaketa eguna baino hogeita hamar egun lehenago bederen.
2. Lehendakari izateko hautagaiek euren kandidatura aurkeztu beharko dute deialdia argitaratu eta hurrengo hogei egunetan zehar; zerrendan, euren izenarekin batera, batzordean kide izanen dituzten beste sei kideen izenak ere agertuko dira.
3. Kandidaturak aurkezteko epea itxi eta hurrengo 48 orduetan zehar, Elkarteko idazkaritzak exijitzen diren betekizunak betetzen dituztenak hautagai izendatuko ditu; kargurako konpetentziarik, aurkaririk ez dutenak, zuzenean hautetsi bilakatuko dira.
4. Jarraian, iragarki taulan publikatuko da eta interesatuei komunikatuko zaie.
5. Zuzendaritza Batzordeak berak hautatuko ditu gainontzeko karguak.
6. Artikulu honetan aipatu epeak 14:00etan amaitzen diren egun naturaletan zenbatuko dira.
Zuzendaritza Batzordekide izateari utziko zaio honako arrazoiak direla eta:
a) Agintaldia amaitu delako.
b) Deitutako baliozko bileretan justifikatu gabeko bost hutsegitegatik.
c) Borondatez uko egin izanagatik.
d) Batzar Nagusiak hala adostu badu.
Zuzendaritza Batzordeko kideren baten kargu-uztea ematen denean, arauzko kargu berritzea burutu bitartean, Batzordeak berak elkarkide guztien artetik behin behineko beste batzordekide bat hauta dezake.
14. Artikulua.- Bilerak eta eratze nahiz akordioak hartzeko quoruma. Lehendakariak deitua, Zuzendaritza Batzordea ekitaldi sozial bakoitzeko behintzat lau aldiz bilduko da. Lehen deialdian eratzeko behar den quoruma bertan dauden eta ordezkaritza duten kideen erdia gehi bat izanen da, eta bigarren deialdian eratu daiteke, kideen laurdena izanda. Bere akordioak baliokoak izan daitezen botoen gehiengoa beharrezkoa da. Berdinketa egotekotan, Lehendakariaren edota bera ordezkatzen duenaren botoa kalitatezkoa izanen da.
15. Artikulua.- Zuzendaritza Batzordearen eskumenak.
Zuzendaritza Batzordearen eskumena da:
a) Batzar Nagusiak deitu eta bertatik irten diren akordioak betearazi.
b) Elkartearen antolaketa eta funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta Odol Bankuarekin edo Transfusio Zentroarekin harremanak bideratzeko Osasun Organismoekin harreman zehatzak ezarri.
c) Maileguak eta hipotekak kontratatu eta kitatu; herentziak, legatuak eta dohaintzak onartu edo ukatu, eta ondasun eta zerbitzuen kontratu mota guztiak egin.
d) Ohorezko diploma eta sariak eman araututako aipamenenak bete eta hala merezi dituzten Elkarteko kide eta kolaboratzaileei.
e) Lan Batzordeak eratu (Ekimen Sozial batzordeak, Harreman Publikoetarako batzordeak, Propagandakoak, eta abar); hauek kide gutxirekin osatuko dira eta beharrezkotzat jotzen diren ekimen eta misioak betetzea izanen dute helburu. Batzorde hauek libreki antolatuko dituzte euren bilerak eta Zuzendaritza Batzordeari bere proposamenen eta ondorioen berri emanen diote. Bilera horietan ere, kolaboratzaile gisa, Elkarteko bazkideek har dezakete parte.
f) Elkartea zuzentzeko eta administratzeko beharrezkoak diren eskumen guztiak, zentzu zabalean ulertua. Elkartearen garapenerako eta helburuak betetzeko behar bezalako antolaketa ahalbidetu eta bermatuko du.
16. Artikulua.- Lehendakaria.
Lehendakariak honako eskumenak izanen ditu:
a) Elkartearen legezko ordezkaritza hartuko du, Batzar Nagusiak eta Zuzendaritza Batzordeak ematen dizkion ahalmenei jarraituz.
b) Batzar Nagusiaren eta Zuzendaritza Batzordearen bilerak deituko ditu. Aipatutako organo bi horien bileratan Lehendakariak eztabaidak zuzendu eta bileren garapena bideratuko du.
c) Elkartean lanean ari diren pertsona guztien izendapena edota kanporaketa baimenduko du bere sinaduraren bidez, horien lan egoera legalki betez, Zuzendaritza Batzordearen akordioari jarraituz.
d) Hala eskatzen duten Elkartearen dokumentu garrantzitsuak sinatzea; beharrezkoak diren dokumentuak eta ordainketa aginduak Diruzainarekin batera sinatu, bankuko kontuak zabalduz eta itxiz, diru-sarrerak eginez nahiz dirua ateraz, betiere Zuzendaritza Batzordearen baimen generikoarekin.
e) Ohorezko Elkarkideen izendapenak proposatu Zuzendaritza Batzordeari eta Elkarteari eskainitako ekarpen ekonomikoak edota bestelako dohaintzak Elkartearen izenean onartu.
f) Batzar Nagusiak markatutako helburu eta jardun politikaren arabera Elkartearen martxa eta garapena bideratu eta zuzendu.
g) Zuzendaritza Batzordeari Toki Ordezkarien hautaketa edo ordezkapena proposatu.
17. Artikulua.- 1go Lehendakariordea.
1go Lehendakariordea Lehendakaria ordezkatuko du honek gaixotasuna edo beste edozein arrazoi dela aldi baterako ezintasuna daukanean, eta Lehendakariak berariaz emandako ahalmen guztiak izango ditu.
18. Artikulua.- Idazkari Nagusia.
IDAZKARI NAGUSIA Zuzendaritza Batzordearen akordioak betearazteaz, Elkartearen bulegoa eta gizarte ekimenak antolatzeaz arduratuko da.
Idazkari Nagusiak bere jarduerak burutuko ditu beti Zuzendaritza Batzordeak ezarritako mugen arabera eta Elkarteko Lehendakariarekin edota hura ordezkatzen ari denarekin kontaktuan. Zehazki honako eginkizunak izanen ditu:
a) Zuzendaritza Batzordearen ordezkatze bereziaren bidez edo Lehendakariaren subrogatzeagatik, Elkartea ordezkatzea.
b) Elkartearen zuzendaritza organo ezberdinen bilera guztien aktak idaztea, bai eta gisa horretako ekimenetan Lan Batzordeak laguntzea.
c) Elkartearen proiektu eta ekimenak planifikatu, programatu eta betearazi.
d) Gobernu Organoen bileratan Elkartearen jardueren inguruko informea aurkeztu.
e) Elkartearen langile administratiboen buruari dagozkion eginkizunak bete eta Elkartearen artxibo, dokumentu eta altzariak kontserbatu eta zaindu.
f) Zuzendaritza Batzordearen Ohiko nahiz Aparteko Batzar Orokorretan parte hartu.
19. Artikulua.- Diruzaina.
Aurrekontua behar bezala administratu eta erabiltzeko ardura zuzena du. Emanen diren diru sarrera eta gastu guztien kontabilizazioa bermatuko du, ordainagiriak eta fakturak artxibatuko ditu eta Elkarteak dituen ondasun guztien inbentarioa eginen du.
20. Artikulua.- Batzordekideak.
Batzordekideek Zuzendaritza Batzordeko karguak izateagatik dagozkien eginkizunak izanen dituzte, bai eta Batzordeak hala aginduz gero delegazioetatik eta lan batzordeetatik sortuko diren eginkizunak.
V. KAPITULUA ELKARKIDEAK
21. Artikulua.- Bazkidetzeko betekizunak
Elkarkideak izan daitezke Elkartearen helburuen garapenaren inguru interesa adierazten duten adinez helduak diren pertsonak, jarduteko gaitasun osoa
izanik, eta bazkidetzea ezintzen duen baldintza legalik ez dutenak.
22. Artikulua.- Elkarkide motak
Honako elkarkide motak egonen dira:
a) Aktiboa.
b) Kolaboratzailea.
c) Ohorezkoa.
Bazkide aktiboak dira bere borondatez, eta derrigorrezkoak diren froga guztiak egin eta gero, baliozko lehenengo odol-emate bat burutzen duten pertsonak, bai eta azken hiru urtetan behintzat behin odola eman duen edozein emaile; aldi baterako mediku-baja dela eta, odola eman ezin dutenak ere sar daitezke mota honetan.
Bazkide kolaboratzaileak dira, odol-emaile izan ez daitezkeen arren, elkartearen helburuak bere egin dituzten pertsonak; euren lana pertsonala edota laguntza materialaren bidezko lankidetza eskainiko dute.
Ohorezko bazkide izan daitezke hainbat pertsona fisiko edo juridiko, izendapen hori hartzeko merezimenduak egin dituztenak, beti ere Zuzendaritza Batzordearen proposamenez.
Batera, mota honetan sartuko dira inoiz odol-emaile izan direnak eta jada, adina edota eritasunen bat dela eta, ematerik ez duten pertsonak.
23. Artikulua.- Elkarkide izaera galtzearen zergatiak
Elkarkide izaera honako zergati hauengatik galduko da:
Borondatez uko egin izanagatik, hil izangatik edo kanporatua izateagatik. Bazkidea kanporatua izan daiteke baldin eta bere jokabideak Elkartearen izen- ona eta interesak kaltetu eta oztopatu baditu; edonola, kontraesaneko espedientea zabaldu beharko zaio. Zuzendaritza Batzordeak eskumena izanen du espediente horren zabaltzean eta erresoluzioan. Erresoluzio horren kontra interesatuak helegitea aurkez dezake Batzar Nagusian; Batzarrak behin betiko erabakia hartuko du berehalako bilera batean.
24. Artikulua.- Elkarkideen eskubideak
Honako hauek dira Elkarte honetako bazkideen eskubideak:
1) ADONA Elkarteak dituen edota ezar ditzakeen zerbitzuak, laguntzak, aholkularitzak erabili eta abantailez, ekimenez eta arreta sozialez gozatu.
2) Batzar Nagusietan parte hartu aktiboki, hitza eta botoarekin.
3) Zuzendaritza Batzordeko kide hautatua izan
4) Bazkideek diplomak eta ohorezko aipamenenak jaso ditzakete Elkartearen helburuen alde eskainitako kolaborazioa eta egindako lan nabarmenagatik.
Ohorezko elkarkideek eta Elkarkide kolaboratzaileek, Aktiboen eskubide berberak izanen dituzte, Batzar Nagusian bozkatzeko eskubidea izan ezik.
25. Artikulua.- Elkarkideen betebeharrak
Honako hauek dira Elkarte honetako bazkideen betebeharrak:
a) ADONAren helburuekin bat egin eta horiek lortzearen alde lagundu.
b) Estatutuek aurreikusitako eta horietatik eratorritako gainontzeko betebeharrak bete.
c) Elkartearen gobernu organoek hartzen dituzten legezko erabakiak errespetatu, bete eta betearazi.
VI. KAPITULUA. FINANTZAZIO ARAUBIDEA, KONTABILITATEA ETA DOKUMENTAZIOA
26. Artikulua.- Betebehar dokumental eta kontabilitatekoak
Aurreikusitako diru-sarrera eta gastuen arabera aurrekontu egokia osatuko da eta horren berri emanen zaie Elkartearekin kolaboratzen duten Instituzioei. Zuzendaritza Batzordeak derrigorrezko urteroko bileran Batzar Nagusiaren aurrean Memoria-informe bat aurkeztu beharko du, bertan bilduz burututako jarduerak, zertara bideratu diren onibar sozialak eta jarduketa programak. Aipatutako informea Instituzioei igorriko zaie ere.
Urtero Auditoria ofizial independentea eginen zaio Elkartearen Kontabilitateari. Horretatik irtengo den informea dagokion Batzar Nagusi ohikoari eskainiko zaio; Zuzendaritza Batzordeak hala erabakiez gero Elkartearekin kolaboratzen duten Instituzioei eta Entitateei ere luzatuko zaie.
Elkarteak, bere ondasun eta jabetasunen inbentarioa eginen du.
27. Artikulua.- Baliabide ekonomikoak
ADONAk Nafarroako Gobernutik datozen baliabide ekonomiko jakinak ditu, finkoak, izan ere Gobernua baita bere ekimena babesten eta finantzatzen duena.
Urtero Nafarroako Gobernuak eta Adonak finantzazio hitzarmena gauzatzen dute.
28. Artikulua.- Hasierako Ondasuna eta Ekitaldi Itxiera
Sortu denean Adonak 56.181,50 pezetako Hastapen Ondasuna du.
Elkarte-ekitaldiaren itxierak urte naturalaren azken egunarekin bat eginen du.
VII. KAPITULUA
29. Artikulua.- Aholkulari Teknikoa
Zuzendaritza Batzordeak Odol Bankuari Aholkulari Tekniko bat izendatu dezan eskatuko dio; hura odola, odol-osagaiak eta hezur-muin ematearen inguruko osasun gai teknikoei buruz Batzordea aholkatzeaz arduratuko da.
Odol Bankuak Batzordearen agintaldi osorako aholkulari bat edo, puntualki kasu bakoitzerako egokia izan daitekeen pertsona izenda dezake.
VIII. KAPITULUA ORDEZKARIAK
30. Artikulua.- Izendapena.
Ordezkariak elkarkide aktiboak edota kolaboratzaileak dira; berauek Zuzendaritza Batzordea ordezkatuko dute euren eskualdeetan, eta Adonaren ordezkaritza gorena izanen dira toki mailan.
Toki Batzarrak proposatuta Zuzendaritza Batzordeak burutuko du izendapena.
31. Artikulua.- Eginkizunak.
1.-Bere eskualdean ADONA ordezkatu.
2.-Zuzendaritza Batzordetik markatutako jarraibideak bete. 3.- Odola ateratzeko bidaiak Odol Bankuarekin koordinatu.
4.- Bere herri edota eskualdean odola, odol-osagaiak eta hezur-muin emateak sustatzeko jarduerak eta elkartearen parte izateko grina bultzatu.
32. Artikulua.-Ordezkariak kargugabetu.
Delegatuen kargugabetzea honako arrazoiengatik etor daiteke: 1.- Heriotza.
2.- Borondatez uko egin izanagatik.
3.- Elkarkide aktiboa izateari utzi izanagatik.
4.- Zuzendaritza Batzarrak hala erabaki izanagatik.
DESEGITEA
33. Artikulua.- Desegite akordioa
ADONA desegiteko horretarako propio deituko den Aparteko Batzar Nagusian bildutako bazkideen bi herenen akordioa beharko da. Batera, Elkartea bertan behera gera daiteke baldin eta bere jarduera jendarterako beharrezkoa izateri uzten badio.
34. Artikulua.- Batzorde likidatzailea
Elkartea desegingo balitz, Elkartea likidatzeko ardura izango lukeen Batzorde bat osatu beharko da; horrek, behin zorrak kitatu eta gero geratzen dena Nafarroako Gobernuari emanen dio, beti ere jardun sozialetan inbertitu dezan.
Likidatzaileek martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 18. artikuluaren 3 eta 4. ataletan zehaztutako eskumenak izanen dituzte.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Honako Estatutuetan aurreikusita ez dagoen gainontzeko guztia, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak eta gainerako lege xedapenek ezarritako eginkizunak aplikatuko dira.
Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen Estatutuak martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikora egokitzeko erabakia aho-batez hartu zen 2005eko ekainaren 26an, Murchanteko (Nafarroa) Kultur Etxean ospatutako XXIX. Nafarroako Odol Emailearen Egunaren baitan burututako Elkartearen Batzar Nagusian.
ADONAko Lehendakaria
Javier BONETA LAPITZ jauna
ADONAko Idazkaria
Snt. Beatriz MURUZABAL MADOZ andrea