Osasun egoera orokorra. Odola emateko bazterketa-arrazoietako batean ere ez egotea.

Adina (18-65 urte). 65 urtetik gorako pertsonek ere odola eman dezakete, odola ateratzeaz arduratuko den medikuaren baimenarekin.

Pisua. (Gomendagarria) 50 kilotik gora (55 kg, aferesi bidezko odol-emateetan).

Tentsio arteriala eta pultsua. Odol-ematea egiteko muga egokien baitan.
- Tentsio diastolikoa (baxua). 50-100 mm Hg
- Tentsio sistolikoa (altua). 90-180 mm Hg
- Pultsua (bihotz taupaden maiztasuna). Erregularra, 50-110 taupada.

Hemoglobinaren balioak.

- Gizonezkoak. >135 gramo/litro
- Emakumezkoak. >125 gramo/litro

Sendagaiak. Odol-ematea egin aurreko 5 egunetan azido azetilsalizilikoa (aspirina) edo hanturaren kontrako beste sendagairik hartu ez izatea (aferesi bidezko odol-emateetan bakarrik).

Elikadura. Odol-ematea egin aurreko egunetan gantz askoko elikagairik jan ez izatea, fruitu lehorrak barne (aferesi bidezko odol-emateetan bakarrik).

Plaketak eta proteinak. Balio normalak.
- Plaketak: >150.000/cm3
- Proteinak: >6 g/dl (aferesi bidezko odol-emateetan bakarrik)

Informazio gehiago odol-emaile-izan-nahi-dut.pdf

ITXARON ODOLA EMATEKO...

dentistarenean tratatu eta astebetera (enpasteak eta aho-garbiketak, 24 ordu).

14 egun katarro, gastroenteritis edo bestelako infekzio batetik igaro ondoren.

gastroskopia, kolonoskopia, artroskopia, laringoskopia egin eta 4 hilabetera.

tatuaje eta/edo piercing bat egin eta 4 hilabetera.

4 hilabete erditu ondoren.

HURRENGO KASUETAN, BESTE EGUN BATEAN ETORRI:

Ezin diozu kirola egiteari utzi dohaintza egunean.

Hipertentsiorako tratamendua aurreko 8 orduetan hartu baduzu.

Aspirina edo antzekoren bat hartu baduzu. (Ibuprofenoa, parazetamola, nolotila).

ONDORENGO KASUETAN, GALDETU:

Bidaiatu egin duzu. Hilabete bat eta lau hilabete artean itxaron beharko da, lekuaren eta urte-sasoiaren arabera.

Medikazioa hartzen baduzu.

Gaixotasunen bat daukazu.

Ebakuntza egin dizute kirurgikoki.

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO

 

Deitu 848 422 570 telefonora