Ezagutzen den lehenengo odol transfusioa
Inocencio VIII. Aita Santua gaixotu zen eta hiru umeren odola jarri zioten, ahotik. Umeak hil ziren eta pontifizea ez zen sendatu, zendu zen ere.
Inocencio VIII. Aita Santua gaixotu zen eta hiru umeren odola jarri zioten, ahotik. Umeak hil ziren eta pontifizea ez zen sendatu, zendu zen ere.
William Harvey zientzialari ingelesak deskubritzen du.
Jean Baptiste Denisek Frantzian eta Richard Lowerek Ingalaterran, bakoitzak bere aldetik, animalietatik gizakietara egindako transfusioak dokumentatzen dituzte. Emaitza txarrak ikusita, debekatzen dira.
James Blundell obstetrizian aditu britainiarrak, erditze eta geroko hemorragiak tratatzeko burutzen ditu. Baliabideen prekarietatea eta koagulazioa dela-eta, oraindik ere praktika arriskutsua da oso.
Joseph Lister kirurgialari ingelesak transfusioetan infekzioak kontrolatzeko antiseptikoak erabiltzen ditu.
Karl Landsteinerek, pertsonek odol mota ezberdinak ditugula deskubritzen du; hortaz, odol talde ezberdinetako pertsonen arteko transfusioak bateragarriak ez direla ondorioztatzen du. 1901ean ABO delako sistema deskribatzen du eta 1940an, RH sistema.
Hainbat zientzialariek zitrato sodikoa erabiliz odola kontserbatzea lortzen dute, koagulazioa ekidinez. Aurkikuntza honi esker, I. Munduko Gerran, bataila zelaietara odola eramatea posible izan zen.
Odol hornikuntza arazoa ekiditeko, Londreseko Gurutze Gorriak munduko odol-emaileen lehenengo udal entitatea sortzen du. Doaneko zerbitzua, emailea nahiz ospitalearentzako.
Lehenengoak transfusio beharrari lotuak datoz. Elósegui doktoreak hainbat transfusio burutu zituen Gerra Zibilean.
Edwin Cohn, Harvardeko Medikuntza Eskolako kimika biologikoa irakasleak, plasma bere osagai eta produktuetan zatikatzeko prozesua garatzen du.
'Nafarroako Odol Transfusioetarako Zerbitzu Iraunkorra' sortzen da, Lucea doktorearen zuzendaritzapean. Pilar Seriola eta Julia Bayona erizainekin batera, zerbitzuaren lehenengo transfusioa burutzen dute Tafallan.
Plaketen kontzentratuek minbizia duten erietan, hemorragiak direla-eta ematen den hilkortasuna murrizten laguntzen dutela onartzen da.
Odol bankuek erabat borondatean oinarritzen diren emate sistematara bideratzen dute euren lana.
Ospitalek eta odol bankuek garai berri hau zabaltzen dute osagaien terapiaren handitzeari esker, koagulazioaren desordenentzako produktuei esker eta inmunologia arazoetan plasma erabiltzen hasi izanari esker.
GIB (Giza Inmuno-Eskasiaren Birusa) HIESaren eragile gisa identifikatzen da.
Froga hauek garatzen dira eta odol bankuetan egiten hasten dira, odol-emate prozesua babesteko.