2019 azaroa 26
Nola parte har dezakete 9 eta 12 urte bitarteko haurrek odol-emateetan?
Ipuin baten bidez, haiengandik oso hurbil egon daitezkeen errealitateez jabetuz.
HELBURUAK
LIBURUAREN HEZKUNTZA-PROZESUA
Proiektuaren balio diferentziala eta erabilitako tresnak
Ipuin bat ardatz gisa erabiltzea, hezitzaileen bidez, neska-mutilak odolari eta odol-emateen beharrari buruz gehiago ezagutzera bultzatuko dituen egoera batean jartzeko, ikertuz, ondorioak ateraz eta konponbideak emanez.
Tresnak
“Non daude Danielarentzako globulu gorriak?” liburua, txapa, bolia, detektibe karneta eta pegatinak. Ipuina elebiduna da (Gaztelania-Euskara).
Mikrogunea, proiektuaren azalpenarekin, odolaren gaia zabaltzeko dokumentu eta bideoekin: Historia, zer den odola, odol-taldeak, odol-zirkulazioa…
Nabarmendu beharreko berrikuntza-alderdiak
1.- Inguruko errealitateak era atseginean ezagutzea.
2.- Egoera jakin bat hobetzeko irtenbideak bilatzea eta ematea.
3.- Irudimena eta adimen emozionala erabiltzea.
4.- Beren adinerako material erakargarriak erabiltzea, misio bat osatzeko: "Odol-emaileak aurkitzea".
5.- Proiektua arretatsua da genero ikuspegiarekin eta gizarte aniztasunarekin.
Proiektu hau La Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Innova Social Planak finantzatzen dute.
![]()