2022(e)ko otsailaren 11(a)
Garrantzitsua
- Gogoan izan, odola emateko, osasuntsu egon behar dugula.
- Ez dago baraurik. Jarraitu zure ohiko janari-errutinari.
- Ondo hidratatu behar dugu, bai eman aurretik, bai ondoren.
Odola eman dezaket baldin eta...
- Ez badut inolako bazterketarik odola emateko.
- 3 hilabete (gizonak) edo 4 hilabete (emakumeak) igaro dira azken odol-ematetik.
- Azken odol-ematetik 2 hilabete igaro ondoren, aferesi bidez eman nahi duzu odola.
- Hilabete bat igaro da aferesi motako ematea egin zenetik eta berriz eman nahi duzu (odola edo aferesia).
Dohaintza egin aurretik, gogoratu
Itxaron odola emateko...Zatoz beste egun batera...
- Dentistak tratatu eta astebetera (aho-enpasteak eta -garbiketak 24 ordu).
- Katarro bat, gastroenteritisa edo beste infekzioren bat sendatu eta 14 egunera.
- Gastroskopia, kolonoskopia, artroskopia, laringoskopia bat egin eta 4 hilabetera.
- Tatuaje eta/edo piercing bat egin eta 4 hilabetera.
- 4 hilabete erditu eta gero.
Galde iezaguzu...
- Odola emateko egunean kirola egin behar baduzu.
- Aurreko 8 orduetan hipertentsioa tratatzeko tratamendua hartu baduzu.
- Aspirina edo antzeko zerbait hartu baduzu. (Ibuprofenoa, parazetamola, nolotila).
- Bidaiatu baduzu. Hilabete bat eta lau artean itxaron beharko da, lekuaren eta urteko sasoiaren arabera.
- Botikak hartzen badituzu.
- Gaixotasunen bat baduzu.
- Interbentzio kirurgikoa egin badizute.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 848 422 570 telefonora.
Hitzordu bat baino gehiago erreserbatu behar baduzu, gorde lehenengoa eta argibideak jarraitu.
l contenido