Eman al dezaket odola? Baztertzeko arrazoiak

Behin betiko baztertzeko arrazoiak

1. Odolaren bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak. Odolaren bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak dituzten edo izan dituzten pertsonak edo halako gaixotasunen eramaile kronikoak: B hepatitisa (azaleko antigenorik ez duten eta immuneak direla froga dezaketen pertsonak salbu), C hepatitisa, GIB/HIESa, erretrobirusa, Kala Azar, Chagas-en Gaixotasuna, Babesiosia, edo Creutzfeldt Jacob-en Gaixotasuna edo familiako historia (gaixotasunaren aldaerak edo Entzefalopatia Espongiforme Kutsakorra barne).

2. Gaixotasun larriak.
- Gaixotasun larriak dituzten edo izan dituzten pertsonak: bihotz-hodietako gaixotasunak, ugal eta gernu aparatuko gaixotasunak, gaixotasun hematologikoak (koagulopatia hemorragikoaren historia…), gaixotasun metabolikoak, giltzurrunetako gaixotasunak, eta arnas aparatuko gaixotasunak.
- Intsulina-mendeko diabetesa, minbizia, edo arterietako hipertentsio larria duten pertsonak.

3. Kornea transplanteak edo xenotransplanteak.
- Kornea edo duramater transplantea egin duten pertsonak, edo giza jatorriko hipofisi hormonak jaso dituzten pertsonak.
- Xenotransplantea egin duten pertsonak.

4. Droga kontsumoa. Mediku agindurik gabe drogak zainetan edo muskuluetan barrena sartu izan dituzten pertsonak, muskuluak handitzeko esteroideak edo hormonak barne.

5. Sexu jokabide arriskutsuak. Beren sexu jokabidea dela-eta odolaren bidez infekzioak transmititzeko arrisku handia duten pertsonak (prostituzioan aritu izan diren pertsonak, edo bikotekide ez egonkorrarekin edo emaile izateko baldintzak betetzen ez dituen norbaitekin izandako sexu harremanetan antisorgailurik erabili ez duten pertsonak).

6. Erresuma Batua eta kasu bereziak.
- 1980tik 1996ra bitarte gutxienez urtebetez Erresuma Batuan bizi izan diren pertsonak.
- Erresuma Batuan edo paludismoa, HIESa, HTLV infekzioa eta Chagasen gaixotasuna endemikoak diren herrialdeetan transfusio aurrekariak dituzten pertsonak.

Behin-behineko baztertzeko arrazoiak

3 urte
· Epilepsiaren aurkako tratamendua jaso ondoren edo azkeneko krisiaren ondoren.
· Paludismoa. Gaixotasuna izan duten pertsonak eta paludismoa diagnostikatzeko proba molekular immunologiko edo genomiko batean emaitza negatiboa jaso dutenak. Bost urte bete bitarte eremu paludikoan bizi izan diren pertsonak, eremu endemiko batetik itzuli diren pertsonak, eremu endemikora egindako bisita batean edo hurrengo sei hilabeteetan diagnostikatu gabeko sukarraren aurrekariak dituzten pertsonak (probaren emaitza negatiboa bada, behin-behineko bazterketa aldia 4 hilabetekoa izango da).

2 urte
- Tuberkulosia, Bruzelosia, Sukar erreumatikoa, Osteomielitisa, edo Q sukarra sendatu ostean.
Urte 1
- Sifilia sendatu ondoren.
- B hepatitisa, C hepatitisa edo HIESa duten pertsonekin, droga zainetan barrena sartu izan duten pertsonekin edota prostituzioan aritu izan diren pertsonekin sexu harremanak edo etxeko harremanak izan ondoren.
- Bikotekide egonkorra ez den pertsona batekin babes neurririk gabeko (antisorgailua) sexu harreman homosexualak edo heterosexualak izan ondoren.

6 hilabete

- Emakumeek ezin dute odolik eman haurdun dauden bitartean, eta gutxienez 6 hilabete itxaron behar dituzte erditu ondoren edo haurdunaldia eten ondoren.
- Toxoplasmosia sendatu ondoren.
- Paludismoaren edo Chagasen gaixotasunaren sintomarik ez izanagatik eremu endemiko batean izan diren pertsonak.

4 hilabete

- Odol osagaien transfusioa. Giza jatorriko ehunen edo zelulen transplantea. Kirurgia handia.
- Odol zipriztina mukosetara edo zauria orratzaz.
- Endoskopia bat egin ondoren, material malguarekin.
- Osasun kontrolik gabeko tatuajeak, piercingak (zuloak gorputzean), akupuntura.

28 egun

· Egonaldia Mendebaldeko Niloko Birusaren eremu endemikoan.

15 egun

- 38 gradutik gorako sukarra. Pseudogripea. Infekzioak oro har.

Aste 1
 
Hortz bat edo agin bat atera ondoren. Kirurgia txikia.

10 ordu

- Sendagaiak hartu ondoren; hormonen ordezkoak, bitaminak, aerosolak, kremak eta kolirioa salbu.