Eman al dezaket odola? Oinarrizko baldintzak

Osasun egoera orokorra. Odola emateko ezinbesteko baldintzak betetzea.

Adina (18-65 urte). 65 urtetik gorako pertsonek ere odola eman dezakete, odola ateratzeaz arduratuko den sendagilearen baimenarekin.

Pisua. (Gomendagarria) 50 kilotik gora (55 kg, aferesi bidezko odol-emateetan).

Tentsio arteriala eta pultsua. Odol-ematea egiteko muga egokien baitan.
- Tentsio diastolikoa (baxua). 50-100 mm Hg
- Tentsio sistolikoa (altua). 90-180 mm Hg
- Pultsua (bihotz taupaden maiztasuna). Erregularra, 50-110 taupada.

Hemoglobinaren balioak.

- Gizonezkoak. >135 gramo/litro
- Emakumezkoak. >125 gramo/litro

Sendagaiak. Odol-ematea egin aurreko 5 egunetan azido azetilsalizilikoa (aspirina) edo hanturaren kontrako beste sendagairik hartu ez izatea (aferesi bidezko odol-emateetan bakarrik).

Elikadura. Odol-ematea egin aurreko egunetan gantz askoko elikagairik jan ez izatea, fruitu lehorrak barne (aferesi bidezko odol-emateetan bakarrik).

Plaketak eta proteinak. Balio normalak.
- Plaketak: >150.000/cm3
- Proteinak: >6 g/dl (aferesi bidezko odol-emateetan bakarrik)p